Zure faktura energetikoa ulertzen duzu? Ba al dakizu zer ordaintzen ari zaren? Zure enpresa hornitzaileak kobratzen dizkizun zerbitzu guztiak erabiltzen dituzu? Bonu sozial elektriko eta termikoa dagozkizu?
Energiaren merkatua merkatu konplexua da, eta merkaturatzaile handiak horretaz baliatzen dira kontsumitzaileak nahasteko eta sarritan gehiegizko zerbitzuak eta prezioak kobratzeko (ustez eurentzako onuragarrizko kontratuak sinatzerakoan).
Horregatik, modu kontzientean kontsumi dezazun, zure energia-fakturak interpretatzen lagunduko dizugu, gero, haiei buruz hausnartu ondoren, gehien komeni zaizun energia-kontratuak aukera ditzazun.
Beraz, ekarri zure gasaren edo elektrizitatearen faktura Albergako ate irekien jardunaldien barruan antolatu dugun tailerrera, eta han zure zalantza guztiak argitzen saiatuko gara. Hitzordua Kofradiaren beheko lokalean da otsailaren 13an, 18:00etan euskaraz eta 18:45ean gaztelaniaz.