Urteko batzarra egingo du Piztuk ekainaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea

Ekainaren 30ean urteko batzar nagusia egingo dugu; aukera ona kooperatibaren beste kideak ezagutzeko eta kooperatibaren egoeraz zein bilakaeraz eztabaidatzeko.

Egun horretan, besteak beste, 2024. urteko jarduera eta kontu ekonomikoak ezagutzeaz gain, aurtengo kudeaketa plana jarriko da mahai gainean, hala erabakitzen badugu onartzeko.

Batzar hori deituta dago 17:00etan lehen deialdian, 17:30ean bigarren deialdian eta 18:00etan hirugarren deialdian, Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte Zentroko bigarren pisuan.

Etor zaitez, bazkide gisa zure eskubidea da eta kooperatibak aurrera egiteko zure ekarpenak eta iritziak ezinbestekoak dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide