Unai Pascualen hitzaldia izango da datorren ostiralean, Piztu kooperatibak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2025eko irailaren 15a

Irailaren 19an, 18:00etan, Unai Pascual ekonomialari ekologikoa eta ekintzaileak hitzaldia eskainiko digu Alondegiko Oxford aretoan. Hitzaldia euskaraz izango da.

Karbonoaren tuneleko argiak piztuko al ditugu? izeneko hitzaldia eskaniko du Unai Pascual ekonomialariak datorren ostiralean, hilaren 19an, Alondegiko Oxford aretoan. Saioa euskaraz izango da.

Trantsizio sozio-ekologikoa beharrezkoa da, baina, ideia hau zertan datza? Testuinguru horretan, energia trantsizioa nola kokatu daiteke? Nola uler daitezke naturaren babesa eta klima aldaketaren kontrako ekintzen inguruko loturak? Honek zertan lagundu ahal gaitu Euskal Herrian trantsizio energetikoa aurrera eramateko? Hitzaldian galdera hauek erantzuten saiatuko da Unai Pascual.

Pascualek klima aldaketa eta bioaniztasunaren galerak ekiditeko ikerketa lanak egiten ditu Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan. Aurretik Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea izan zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide