Hitzaldia: NO NORMAL

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2026ko maiatzaren 21a

Maiatzaren 28an, Alondegiko Oxford aretoan NO NORMAL izeneko hitzaldia emango du Alex Lopezek. Hitzaldia 18etan izango da, gaztelaniaz.

Zergatik dago dena gero eta garestiago? Normala dela esaten digute, baina ez da hala.

Hitzaldi honetan ikusiko dugu nola urruneko erabakiek zuzenean eragiten dioten zure poltsikoari eta egunerokoari.

Alex Lopez (Zarautz 1973). Ekhilur kooperatibako Kontseilu Errektoreko kidea eta Hernaniko Ekhilur txanpon osagarriaren proba pilotuko teknikaria da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide