Denboraldi bikaina ari dira osatzen Zarazpe Pulpoko neskak. Gipuzkoako Ligan txapeldunorde gelditu dira, hamabi partida irabazi eta bakarra galdu ondoren, txapeldun izan den Usurbilen aurka, hain zuzen ere. Meritu handia dute, denak lehen urteko kadeteak direlako –bi infantil ere ari dira beraiekin– eta aurkari gehienak urte bete zaharrago.
Euskal Ligarako sailkatzea da orain erronka. Horretarako, lau talderen arteko ligaxka jokatuko dute ostiraletik igandera, Lubaki kiroldegian. Pulpoz gain, Legazpi, Basauri eta Zuazo Barakaldo izango dira lehian. Lehen biek lortuko dute hurrengo faserako txartela.
Partiden egutegia:
Ostirala
18:00etan, Legazpi-Zuazo Barakaldo.
19:30ean, Basauri-Pulpo.
Larunbata
16:30ean, Zuazo Barakaldo-Basauri
18:00etan, Legazpi-Pulpo
Igandea
10:30ean, Basauri-Legazpi
12:00etan, Pulpo-Zuazo Barakaldo