Pulporen udako eskubaloi saria jokatuko da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko abuztuaren 16a

Urte batzuk antolatu gabe egon ondoren,  aurten berriz izango da Eskubaloiko Udako Torneoa, Lubaki kiroldegian arratsaldeko 17:30ean hasita. Aurten, triangularra izango da eta bertan gure harrobiko jokalari bana izango da.

Parte hartuko duten taldeak hauek izango dira: BM  Benidorm (Ander Torriko), CD Bidasoa Irun (Kauldi Odriozola) eta Amenabar ZKE (Mikel Martinez).

Hiru izango dira jokatuko diren partidak; bakoitzak 15 minutuko bina zati izango dituzte:

  • 17:30ean: CD BIDASOA IRUN – AMENABAR ZKE

  • 18:30ean: BM BENIDORM – CD BIDASOA IRUN

  • 19:30ean: AMENABAR ZKE – BM BENIDORM

Bigarren partida hasi aurretik, orain dela egun batzuk Europako Txapelketa irabazi duten Kauldi Odriozola eta Ander Torriko, Bidasoa eta Benidorm-eko jokalariei, omenaldi txiki bat egingo zaie.

Sarreren salmenta

Bazkide direnek, asteazkenean 18:30etik 20:00etara Pulpok Lubakin duen bulegoan bina sarrera erosteko aukera izango dute.

Bazkide ez direnek ostegunean 19:00tik 20:00ra bulegoan izango dituzte sarrerak salgai eta larunbatean, 16:30etik aurrera ere salgai izango dira kiroldegiko sarreran.

Bestelakoak

  • Kiroldegira sarrera ate nagusitik egingo da eta irteera larrialdietako atetik, Espainiako txapelketan bezala.

  • Pulpoko bazkide egiteko aukera ere egongo da egun bertan kiroldegiko bulegoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide