Udako txapelketaren balantzea

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko abu. 31a, 20:48

PULPO KE-k abuztuak 20an antolatuko zuen udako txapelketaren balantzea guztiz positiboa izan da, bai kirol arloan, bai jendearen erantzunagatik eta horrekin batera izan duen oihartzuna hedabide eta sare sozialetan.

Kirol arloan, ASOBAL ligako C.D. Bidasoa, BM Benidorm eta Zilarrezko ligako Amenabar Zarautz taldeen arteko triangularra Benidorm taldeak irabazi zuen. Partidu polit eta lehiatsuak ikusteko aukera izan genuen eta gainera PULPOn hezitako jokalariak ikusteko aukera izan zen, Bidasoan Kauldi Odriozola, BM Benidorm-en Ander Torriko eta Amenabar Zarautz-en Mikel Martinez.

Jendearen erantzuna ere ikusgarria izan zen, ia bete zen LUBAKI kiroldegia, eta Zarautz eta Irundik ere jarraitzaileak bertaratu ziren. 

Hedabidetako oihartzuna aipatzekoa da, DVn, Noticias de Gipuzkoan, Mundo Deportivo, Baleike eta Hitzan txapelketaren berria agertu zen. Sare sozialetan ere arrakasta handia izan du txapelketak, Facebook, Twitter, Baleike, Estadio Digital, eta aurrez aipaturiko hedabideen orri digitaletan txapelketaren berriak, argazkiak eta bideoak agertu dira. 

Azkenik eskerrak eman antolakuntzan lagundu diguten boluntario guztiei, beraien laguntza guztiz beharrezkoa da eta. Eskerrak eman baita ere txapelketako babesle eta laguntzaileei; Zumaiako Udala, Odriozola ardoak, Oliveri, Iraeta gozotegia, Alberdi fruta-denda, Brakys, Sasian Harategia, Pulpo Elkartea, Baleike eta Txoaskiña Elkartea.

Mila esker guztiei!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide