Ia bost urte dira Iñaki Espilla Pulpoko jokalari gaztea hil zela, hala ere klubeko lagunek bizirik mantendu nahi dute oroimenean. Horrela, Iñaki Espilla 5. Oroimenezko jaialdia antolatu dute ostiralerako Lubaki Kiroldegian. Lagunarteko lau partida jokatuko dira, Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean, honela banaturik:
Goizeko partiduak:
11:00tan Txikixa Taberna Pulpoko kadete mutilak Euskadiko infantilen aurka jokatuko dute. Euskadiko selekzioan Hodei Iztueta eta Asier Iribar zumaiarrak jokatuko dute.
12:30tan Brakis Pulpoko kadete neskak Euskadiko infantilen aurka izango dira. Euskadiko selekzioan beste bi zumaiar daude: Aiora Agirrezabalaga eta Joane Zabala.
Arratsaldeko partiduak:
17:00tan Zarazpe Pulpoko Jubenil mutilak Euskadiko kadeteen aurka izango dira. Euskadiko taldean Joseba Etxabe zumaiarrak jokatuko du.
Eta jardunaldiari amaiera emateko:
18:30ta Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil neskak Euskadiko kadeteen aurka izango dira. Euskadiko taldean Ainhoa Larrañaga zumaiarrak jokatuko du.