Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Urtarrillak 28 eta 29an Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduak hemen dituzue:

Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan 7 partidu izango dituzte Zumaiako Lubaki kiroldegian. Partidu garrantzitsuak izango ditugu gainera:

Larunbatean, arratsaldeko 16:30tan bigarren postuan dauden Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil neskak Gipuzkoako txapelketaren azken partidua izango dute liderra den Bera Beraren aurka. Oso zaila izango dute lehen postua bereganatzea, 17 goleko aldea gainditu behar bai dute.

Ondoren, 18:00tan Trapaia Taberna Kadete neskak Gipuzkoako txapelketaren final erdia jokatuko dute Elgoibarren aurka. Partidu lehiatua eta gogorra espero da, baina zumaiko zaleen babesa espero dugu taldea aurrera eramateko. Aupa neskak!!

 Aupa Pulpo!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide