Pulpo Eskubaloi Klubaren partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko urt. 30a, 07:13

Hemen dituzue Urtarrilak 28 eta 29ko astebukaerako emaitzak:

Astebukaera ederra izan dugu Zumaian eskubaloiaren inguruan. Pulpoko taldeek 17 partidu jolastu dituzte, eta horietatik 9 irabazi, 1 berdindu eta beste zazpiak galdu.

Baina Zumaian jolastu diren bi partidu berezietan emaitz honak izan ditugu. Batetik Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil neskak, Bera Beraren aurka partidua oso parekatua eta borrokatua jolastu ondoren berdindu zuten. Gipuzkoako txapelketan bigarren geratu dira eta Euskadiko Ligan sartzeko sailkapena lortu dute. Zorionak!!

Bestetik Trapaia Taberna Pulpoko Kadete neskak Elgoibarko Dario Bus taldearen aurkako partidua irabazi egin zuten. Gipuzkoako txapelketako finalerako sailkapena lortuz. Datorren astebukaeran jokatuko dute finala Bera Beraren aurka. Hauek ere Euskadiko Ligan sartzeko sailkapena lortu dute. Zorionak neskak!!

Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide