Euskal Ligara igotzeko fasea Zumaian jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko api. 11a, 09:37

Pulpo Eskubaloiko bi taldek Euskal Ligara igotzeko fasean parte hartuko dute:

Zumaiako Lubaki Kiroldegian ospatuko da Euskal ligara igotzeko fasea, emakumezko kadete eta jubenil mailan.

San Telmoko festekin batera izango da igoera fasea, apirilak 21,22 eta 23an eta bertan kadete mailako Bar Alaiki CBF Eharialdea, C.B. San Adrian eta Trapaia Taberna PULPO taldeak izango dira lehian.

Jubenil mailan, Consulting Alaves CBF, C.B. San Adrian eta Ttakun Taberna PULPO taldeak jokatuko dute.

Denboraldi bikaina burutzen ari diren PULPOko bi taldeek hurrengo urtean Euskal Ligan lehiatzeko aukera ezin hobea izango dute, horretarako zumaiako zaleen berotasuna eta animoak beharrezkoak izango dira. Festa giroan sarturik Lubaki Kiroldegian izango den eskubaloi festara gonbidatzen ditugu Zumaiko zaleak.

Aupa neskak, aupa PULPO!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide