Pulpo Eskubaloiaren asteburuko partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko mai. 7a, 23:00

Maiatzak 6-7ko astebukaeran Pulpoko taldeen emaitzak hauek dira:

Berri onak izan ditugu aste bukaera honetan, Pulpoko alebin neska/mutil taldeen aldetik. Iruñako Loyola Txapelketan parte hartu dute eta mutilek txapelketa irabaztea lortu dute, txapelketa bikaina burutuz. Aipatu behar dira baita ere jokalari onenaren saria Mikel Unanuek lortu duela eta atezain onenaren saria Pablo Pereak. Zorionak alebin taldeari!! Zorionak biei, bikainak mutilak!!

Eguna borobiltzeko, alebin neskak txapelketa berdinean 3. postua lortu dute. Zorionak neskak!!

Kalari Taberna Pulpoko infantil neskak larunbatean Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatu zuten. Lehia gogorraren ondoren 19-22 galdu zuten, 2. postua lortuz. Denboraldi bikaina lortu dute eta zorionak neskak!!

Harrobia gogor dator!!

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide