PULPO eskubaloi taldeen aste bukaerako partiduak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko mai. 18a, 23:37

Aste bukaera honetan izango ditugun eskubaloi partiduak:

Pulpo Eskubaloiko taldeak jardunaldi berri baten aurrean daude, guztira 10 partidu jolastuko dituzte eta horietatik 4 partidu Lubaki Kiroldegian izango dira.

Larunbat goizean bi partidu garrantzitsu izango dira, goizeko 10:00tan Zalla Taberna Pulpoko infantil mutilak lehen postuan jarraitzeko lehiatuko dira Usurbilen aurka. Lidertzan daude, azken bi partidu falta direlarik. Segi horrela mutilak!!

11:30tan Canterias Dominguez Pulpoko kadete mutilak Foru Aldundiko Torneoko azken partidua jolastuko du Elgoibar liderraren aurka. Lehen postua jokuan dute, Pulpoko gure mutilak bigarren bait daude, soilik puntu batetara. Aupa mutilak!!

Larunbat arratsaldez beste bi partiduak izango dira, Pulpo A ko alebin neskak eta Kadete mutilak.

Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide