Uztailak 18an Algerian Eskubaloiko Junior mailako Munduko Txapelketa jokatukobda. Bertan, Espainiako selekzioak parte hartuko du eta gure harrobiko jokalaria izan den Kauldi Odriozola bertan izango da. Junior selekzioak Mundialerako prestakuntza gisa, Gipuzkoan lagunarteko bi partida jokatuko ditu Tunisiako selekzioaren aurka. Partida bat Zumaian izango da, Lubaki Kiroldegian, uztailaren 8an, larunbatean, arratsaldeko 18:30ean.
Aukera bikaina izango dugu Kauldi Odriozola eta junior selekzio honen etorkizuneko izarrak ikusteko, Dani Dujshebaev, Aleix Gomez, e.a. Gehienak Asobal ligako jokalari gazteak dira eta zeresana emango dutenak.
Sarrerak aurrez salduko dira, asteazkena uztailak 5, bazkideak izango dute aukera, klubeko bulegoan izango dituzte sarrerak eskuragarri arratsaldeko 19:30 tatik 20:30 tara. Ostiraletik aurrera salmenta irekia izango da, ordutegi berberarekin. Larunbatean sarrerak arratsaldeko 17:00 aurrera salgai izango dira. Sarrera bakoitza 5€ izango dira.