Pulpo Eskubaloiko partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Pulpo Eskubaloiko taldeek azaroak 18 eta 19ko astebukaeran lortutako emaitzak:

Astebukaera ederra onakoa ere Pulpo Eskubaloiarentzat. Ligako hamabi partidutik zortzi irabazi, bi berdindu eta bi galdu dituzte.

Senior eta Jubenil mutilak etxeko partiduak irabaziz lidertzan jarraitzen dute.

Euskal ligako Jubenil neskak Barakaldotik garaipena ekarri dute, Kadete neskak berdinketa lortuz.

Kadete mutilak erdibana, Canterias Dominguezek irabazi eta Neumaticos Bayonak galdu. Garajes Axiriko kadete neskak berdinketa lortu dute.

Infantil mutilen bi taldeek garaipena lortu dute, neskak bi garaipen eta bat galdu.

Alebin nesken lagunartekoa berdinketarekin amaitu da.

Aurten harrobiaz gain, goiko taldeak sendo ditugu!! Aupa Pulpo!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide