Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Pulpo Eskubaloiko taldeek azaroak 25 eta 26an izango dituzten partiduen ordutegia:

Azaroaren azken astebukaeran, Pulpo taldeek zortzi partidu jokatuko dituzte Zumaiako Lubaki Kiroldegian.

Larunbat goizean bi partiduak kadete mutilen bi taldeenak izango dira. Larunbat arratsaldean hiru partidu izango ditugu, Jubenil mutilak, Euskal ligako Jubenil neskak eta amaitzeko Kadete neskak.

Jubenil mutilak lehen fasea lidertzan amaitu dute eta orain azken fasean hasiko dira. Aupa mutilak!!

Euskal ligako Jubenilen partidua zaila eta lehiatua izango da Elgoibarren aurka. Aupa neskak!!

Igande goizean hiru partidu izango dira, Infantil nesken bi taldeak lehen bi partiduak izango dituzte eta Euskal ligako Kadete neskak azken partidua jolastuko dute. Hau ere Elgoibarren aurka izango da eta lehia handia eta partidu bikaina espero dugu.

Aupa Pulpo!!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide