Pulpo Eskubaloiko partiduen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko aza. 26a, 22:01

Pulpo Eskubaloiko taldeen astebukaerako emaitzak hauek dira:

Azaroko azken aste bukaera honek emaitza bikainak ekarri dizkigu, Pulpo Eskubaloiko taldeek hamabi partidu izan dituzte, horietatik hamar partidu irabazi, bat berdindu eta bakarra galdu dute.
Labarra Taberna Pulpoko seniorrak izan dute jardunaldiko porrot bakarra, hala ere, oraindik lidertzan jarraitzen dute.
Jubenil mutilak garaipena lortu dute bigarren fasean.
Euskal ligan jubenilak eta kadete neskak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Elgoibarren aurka.
Kadete mutilak ere biña garaipen lortu dituzte, kadete nesken taldeak bezala.
Infantil mutilen bi taldeek garaipena eta lidertza lortu dituzte eta infantil nesken taldeak berdinketa eta garaipena lortuz astebukaera bikaina amaitu da.
Harrobi bikaina dator, aupa Pulpoko neska-mutilak!!
Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide