Iñaki Espillaren 6. oroimenezkoaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko abe. 31a, 09:36

Iñaki Espillaren 6. oroimenezkoa arrakastatsua izan da.

Iñaki Espilla Pulpoko jokalari gaztearen omenezko ekitaldia arrakastatsua izan da, harmailak beterik eta kirol maila bikaina ikusteko aukera izan dugu. Lagunarteko lau partida jokatu dira, Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean eta emaitzak hauek izan dira:

Trapaia Taberna Pulpo 16 - Euskadiko Infantil neskak 23.

Canteria Dominguez Pulpo 33 Euskadiko Infantil mutilak 17.

Ttakun Taberna Pulpo 21 - Euskadiko Kadete neskak 33.

Txikixa Taberna Pulpo 16 - Euskadiko kadete mutilak 30.

Partidu hauetaz gain, Lubakin jolatu den lagunartekoa: Galdona Burdindegia Pulpo 17 - Kukullaga 22.

Mila esker etorri zareten guztiei omenaldian parte hartuaz, euskadiko federakuntza, jokalari eta entrenatzaileei.

PULPO ESKUBALOIA

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide