Hasi berri dugun 2018 urtean Galizian jokatu berri da Espainiko Eskubaloi Txapelketa, bertan Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute Pulpo Eskubaloiko zortzi jokalarik:
Euskadiko Infantil mutilekin Unax Santamaria jokalaria izan dugu.
Euskadiko Kadete neskekin bi jokalari izan ditugu: Leire Arrizabalaga eta Ainhoa Larrañaga.
Euskadiko Kadete mutiletan Michele Zanon eta Oier Unanuek jokatu dute.
Euskadiko Jubenil nesketan Sara Torriko, Alaitz Lazkanoiturburu eta Oihana Unanue izan ditugu.
Zarauzko taldean jokatzen duten Joritz Manterola eta Joseba Etxabe zumaiarrek ere Jubenil mutilekin jokatu dute.
Zorionak denei, txapelketa bikaina eta maila ona eman dute, eta dominak ere ekarri dituzte Zumaiara.
Zorionak baita ere Kataluniako selekzioei, txapelketa guztiz menderatuz, 5 urrezko domina eta zilarrezko bat lortu baitituzte.
Hemen dituzue Euskadiko selekzioen emaitzak: