Urteari hasiera ona emateko sei partidu izango ditu Pulpo Eskubaloiak aste bukaera honetan. Bost partidu larunbatean izango dira eta igandean bat.
Larunbatean eskubaloi festa izatea nahi dugu Lubaki Kiroldegian, goizean bi partidu izango dira, Infantil eta Kadete mutilen partiduak.
Larunbat arratsaldean hiru partidu izango ditugu, Euskal ligako bi partidu oso garrantzitsuak gainera. Lehen partidua Trapaia Pulpoko Kadete neskak Zarautzen aurkakoa izango da. Euskal ligako sailkapenean Trapaia 2. sailkatua dago eta Zarauztarrak 3., beraz oso partidu lehiatua izatea espero da.
Bigarren partiduan Ttakun Pulpoko Jubenil neskak ere Zarautzen aurkako partidua izango dute, sailkapenean Zarautz 1. eta Ttakun 3. daude, eta datorren faserako sailkapen zuzena dago jokoan. Beraz, partidu hau ere oso garrantzitsua da gure taldearentzat.
Azken partiduaren atarian Oier Unanue eta Michele Zanon jokalariei omenaldia egingo zaie, Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioarekin lorturiko brontzezko dominagatik. Zorionak mutilak!!
Hirugarren partiduan Labarra Pulpoko Seniorrak lidergoari eusteko partidua jokatuko dute. Aupa mutilak!!
Igande goizean Infantil mailako neskak izango dute partidua.
Lubaki kiroldegia jendez beteta ikusteko irrikaz gaude!!
Aupa Pulpo Eskubaloia!!