2018 urteko lehen partiduak jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek. Emaitza onak izan dira orokorrean, 11 partidutik 6 garaipen izan dira, 4 partidu galdu eta berdinketa bat.
Labarra Taberna Pulpoko Seniorrak garaipena lortu zuten, lidertzari tinko eutziz, Txikixa Taberna Pulpoko Jubenilak bezala.
Euskal ligako Jubenil eta Kadete neskak ezin izan zuten garaipenik lortu Zarautzen aurka.
Gipuzkoako ligako Kadete mutilak garaipena lortu dute, neskak berdinketa lortuz.
Infantil mutilak bina garaipen lortu dituzte, neskak aldiz bina porrot eta garaipen bat.
Larunbatean Oier Unanue eta Michele Zanon gure jokalariei omenaldia egin zitzaien, Espainiako txapelketan Euskadiko selekzioarekin lortutako brontzezko dominagatik. Zorionak Michele eta Oier!!