Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urt. 28a, 20:58

Hemen dituzue aste bukaera luze honetan izan ditugun emaitzak:

Aste bukaera oso ona izan da Pulpo Eskubaloiarentzat. Hamasei partidutik hamaika irabazi eta bost galdu dituzte Pulpoko taldeek.

Astebukaera honetan Zumaian ligako partiduez gain, Jubenil mailako igoera fasea ospatu da. Bertan Txikixa Taberna Pulpoko mutilak azken bi partiduak irabaziz, bigarren sailaktu dira eta Euskal ligara igotzea lortu dute.

Jubenil nesken igoera fasea Mundakan ospatu da eta bertan Ttakun Taberna Pulpoko neskak Euskal Ligan jolasteko fasea gainditu dute, hiru partiduak irabaziz eta lehen postua lortuaz, beraz Euskal ligan jarraituko dute Ttakuneko neskak.

Zorionak eta zorte onena bi taldeei!!

Seniorrak etxeko partidua irabaziz lidertzatik oso gertu jarraitzen dute, bigarren postuan.

Euskal ligan, kadete neskak eta mutilak beraien partiduak galdu dituzte. Gipuzkoako ligan kadete mutilak partidua galdu eta neskak Foru Aldundiko txapelketan lehen partidua irabazi egin dute.

Infantil mutilak partidu bat galdu eta bestea irabazi egin dute, eta infantil neskak hiru partiduak irabaztea lortu dute.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide