Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ots. 4a, 23:35

Hauek izan dira Pulpo Eskubaloiak lortu dituen emaitzak:

Otsailaren hasierak emaitza nahiko onak utxi dizkigu Pulpo Eskubaloi taldeentzat, hamaika partidu jokatu dira, sei garaipen lortu dira, berdinketa bat eta lau porrot.

Senior mailako mutilak garaipena lortu dute eta lidertzaren atzetik doaz, eutsi mutilak!!

Euskal Ligan partidu denak galdu dira, Infantil eta Kadete mailako lau taldeek Euskal Ligako maila altuaren zailtasunekin topatu dira. Ea datorren jardunaldian mailari neurria hartzen dioten. Aupa neska/mutilak!!

Gipuzkoako txapelketako kadete neska/mutilak garaipenak lortu dituzte, infantil neska/mutilek bezala, Edu Optikako infaltil neskak kenduta, berdinketa lortu dute eta.

Datorren jardunaldira arte. Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide