Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ots. 19a, 15:21

Aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek honako emaitzak izan dituzte:

Emaitza txarrak izan ditugu aste bukaera honetan. Hamaika partidu jolastu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, soilik hiru irabazi, bi berdindu eta sei galdu dira.
Labarra Pulpoko seniorrak partidua eta lidertza galdu dute, baina oraindik liga asko falta da eta soilik puntu batera dute lehen postua. Animo mutilak!!
Euskal ligako Jubenil mutilak eta kadete neskak Bizkaian porrot bana jasota itzuli ziren. Kadete mutilak aldiz bigarren partidua irabazi dute.
Gipuzkoako ligako kadete mutilen taldeak irabazi eta neskek galdu egin dute. Infantil mutiletan berdinketa eta porrot bana izan dute eta infantil nesketan berdinketa bat, porrot bat eta partidu bat irabazi dute.
Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide