Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko ots. 25a, 22:43

Otsaileko azken aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek lortutako emaitzak:

Otsailaren amaieran gaude eta aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek emaitz onak lortu dituzte, hamabost partidu jokatu dituzte eta bederatzi garaipen, berdinketa bat eta bost partidu galdu dituzte.
Senior mailako Labarra Taberna Pulpok garaipena eta lidertza berreskuratu du berriro. Ea lehen postuari eusten dioten!!
Euskal ligako jubenilak garaipenak lortu dituzte, bai neskak zein mutilak eta kadete mailan neskak lehen garaipena lortu dute eta mutilak berdinketa lortu dute.
Gipuzkoako ligako kadete neskak eta mutilak partiduak galdu dituzte. Infantil mutilen bi taldeak garaipenak lortu dituzte, neskak aldiz bi taldeek galdu eta talde batek garaipena lortu dute.
Alebin taldeek ere partiduak izan dituzte eta nesken talde batek garaipena eta besteak porrota izan dute, mutilen taldeak garaipena lortu dute. Aupa gazteak!!
Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide