Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Martxoko lehen aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiak izango dituen partiduen ordutegia:

Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaera honetan hamabi partidu izango dituzte. Partidu horietatik sei Zumaiako Lubaki kiroldegian izango dira.

Larunbatean lau partidu izango ditugu, goizean gipuzkoako ligako infantil eta kadete neskak jokatuko dute lehenik, ondoren infantil mutilak izango dira. Arratsaldean partidu bakarra izango dugu, Euskal Ligako Kadete mutilak Zarautzen aurka izango dira, lehia estua izango da Zarauztarren aurka.
Igande goizean bi partidu izango dira, infantil mailako mutil eta neskak izango ditugu Lubaki Kiroldegian.


Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide