Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mar. 4a, 22:59

Martxoko lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloi taldeek honako emaitzak lortu dituzte:

Martxoa hasi berri dugu eta Pulpo Eskubaloiko taldeei ondo etorri zaie, izan ere hamabi partidu jolastu dituzte, horietatik sei irabazi, hiru berdindu eta beste hiru galdu dituztelarik.
Senior mutilak berdinketa lortu dute, lidergoari larri eutsiz.
Euskal ligan Jubenil mailan mutilak galdu eta neskak Zarautzen aurka merituzko berdinketa lortu dute. Kadete mailan mutilak galdu eta neskak irabazi egin dute.
Gipuzkoako ligan kadete mutilak Zarauz mendean hartu zuten, kadete neskak ere bere partidua irabazi dute. Infantil mutiletan berdinketa bat eta garaipen bat eta Infantil nesketan bi garaipen eta porrot bat.
Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide