Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mar. 8a, 21:57

Martxoko bigarren aste bukaeran honako partiduak izango ditu Pulpo Eskubaloiak:

Aste bukaera eskubaloiz betea dator. izan ere, Pulpo Eskubaloiko taldeek hamabi partidu izango dituzte, eta horietatik bederatzi Zumaian izango dira. Larunbatean bost partidu, igandean hiru eta asteartean bat izango dugu.
Larunbat goizean hiru partidu izango dira; lehena Zalla Taberna Pulpoko infantil mutilak izango ditugu, ondoren Galdona Burdindegia Pulpoko infantil neskak eta amaitzeko Garaje Axiri Pulpoko Kadete nesken partidua izango dugu.

Larunbat arratsaldean Euskal Ligako oso partidu garrantzitsua ospatuko da Lubakin, Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil neskak Usurbilen aurka jokatuko dute. Usurbilko taldea bigarren doa eta gure neskak hirugarren, baina soilik puntu bateko aldeaz, beraz garaipena lortu ezkero bigarren postua eskuratuko genuke. Aupa neskak!!
Larunbateko azken partidua Labarra Taberna Pulpoko Senior mutilena izango da. Lidergoan doaz, baina laugarren doan Egiaren aurkako partiduan ezinbestekoa izango da zerbait positiboa ateratzea. Aupa mutilak!!
Igande goizean hiru partidu izango ditugu, lehenik Euskal Ligako Txikixa Tabernako Jubenil mutilena izango da. Liderra dator, Urduliz, beraz partidu zaila izango dute, baina Pulpoko zaleen laguntzarekin partidua aurrera eramateko aukera izango dutelakoan gaude. Ondoren infantil neskak izango ditugu eta igandea amaitzeko kadete mutilak izango ditugu. Aupa neska/mutilak!!
Jardunaldia asteartean amaituko da, martxoak 13, bertan Euskal Ligako partida izango da, Trapaia Taberna Pulpoko neskak Zuazoren aurka jokatuko dute arratsaldeko 19:30tan.

Oharra: Larunbat arratsaldean, 17:30 tatik aurrera, Pulpoko Bulegoan kamisetak, poloak, sudaderak eta bufandak izango ditugu salgai. Lortu zurea!!

Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide