Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mar. 12a, 15:47

Martxoaren bigarren astebukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek lortutako emaitzak:

Emaitza benetan onak lortu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek aste bukaeran. Hamaika partidu jolastu ondoren, zazpi garaipen eta lau partidu galdu dituzte. Jardunaldia amaitzeko partidu bat falta da, Euskal Ligako partidua asteartean jolastuko dute Trapaia eta Zuazo taldeak, arratsaldeko 19:30tan Zumaian.
Senior taldeak garaipena lortu zuen sailkapenean oso gertu, 3. postuan, zegoen Egiaren aurka. Lidergoan jarraitzen du eta datorren astean beste partidu garrantzitsu bat izango du, sailkapenean bigarren dagoen Legazpiko taldearen aurka. Aurrera mutilak!!
Euskal ligako Jubenil mutilak porrota jaso zute etxean, aldiz neskak irabazi eta bigarren postua lortu dute.
Euskal Ligako kadete mutilak garaipena lortu zuten, hirugarren postura igoaz. Kadete neskak asteartean jolastuko dute.
Gipuzkoako ligan kadete mutilak irabazi eta neskak galdu egin dute. Infantil mailan mutiletan talde batek partidua irabazi eta besteak galdu egin du. Infantil nesketan bi garaipen eta partidu bat galdu dute.
Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide