Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mar. 18a, 23:21

Aste bukaera honetan Pulpoko taldeek izan dituzten emaitzak:

Pulpoko taldeek hamasei partidu jokatu dituzte aste bukaera honetan, horietatik 10 partidu irabazi, berdinketa bat eta bost galdu dituztelarik, beraz emaitzak onak izan dira;
Senior taldeko Labarra Tabernak partidua eta lidertza galdu du, baina oraindik lehen postutik gertu dabil. Animo mutilak!!
Euskal ligan, Jubenil mutilak amaitu dute liga, sailkapena lortu gabe. Euskal liga gogorra egin zaie.
Ttakun Tabernako Jubenil neskak partidua irabazi eta Euskal ligako lau onenen artean sailkatu dira. Aupa neskak! Orain azken faserako prestatu!!
Kadete mutilak irabazi egin dute, Kadete neskak bezala. Aukera urriak dituzte biak sailkatzeko, baina aukerak dauden bitartean gogor saiatuko direla badakigu. Aupa neska/mutilak!!
Gipuzkoako ligan Kadete mutilak galdu eta neskak irabazi egin dute. Infantil mutiletan partidua galdu du Zalla Tabernak eta Zarazpeko taldeak bi partidu jarraian irabazi ditu aste bukaera honetan. Infantil nesketan hirutik hiru garaipen lortu dituzte. Aupa neskak!!
Alebin mailako partiduak ere izan ditugu, eta mutilak garaipen bat eta neskak porrot bat eta berdinketa lortu dute.
Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide