Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mar. 23a, 00:48

Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek dituzten partiduen ordutegia:

Aste bukaera honetan partidu gutxi ditugu, baina zirarra eta garrantzi handikoak.
Labarra Taberna senior taldea bigarren postuan dugu eta igoera lortzeko bidean guztiz garrantzitsua duten partidua jokatuko dute, larunbatean arratsaldeko 19:00tan Lubaki kiroldegian, hirugarren postuan dagoen Haritza Eibar taldearen aurka lehiatuko dira. Garaipena lortu ezkero igoera lortzeko pausu handia lortuko dute, goazen zale denak Labarra Pulpori bultzatzera! Aupa mutilak!!

Ttakun Taberna Pulpoko neskak Zarautzen Euskadiko Txapelketa lortzeko lehian hiru partidu izango dituzte, ostiral arratsaldean, larunbat eta igande goizean. Pulpo, Elgoibar, Bera Bera eta Zarauzko taldeen artean lehiatuko dira. Goazen neskak animatzera Zarautzera!! Animo neskak!!

Larunbat goizean infantil mutilen partidua izango dugu Zumaian. 
Igande goizean infantil eta alebin neskak izango ditugu.
Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide