Corralesen Eskubaloi Festara joateko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Corrales Klubak eskubaloi festa antolatu du 2008 eta 2009 urtean jaiotako neska/mutilentzat eta Pulpo Eskubaloiak bertara joateko autobusa antolatu du, martxoak 30 izango da, ostiral santuan.

Jardunaldian 15 minutuko partiduak jarraian jokatuko dira, 4 jokalari eta atezainak osatutako taldeekin eta partiduen emaitzak ez dira kontutan izango. Gainera gaztelu puzgarriak eta aurpegi margotzaileak izango dira.

Corrales Klubak parte hartzaileei bazkaria, merienda eta opari bat eskainiko die (dena dohainik) eta Pulpok autobusa eta kamiseta bana eskainiko du 5€ ren truke.

Interesa duten neska/mutilak astelehena martxoak 26 goizeko 10:00tan kiroldegian izango dute bidaiaren zehaztasunak eta egunaren antolaketa ezagutzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide