Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloiko taldeak lortu dituzten emaitzak:

Partidu gutxi izan ditugu aste bukaera honetan, baina garratzi handikoak.

Senior mailako Labarra Taberna Pulpok hirugarren postuan zegoen Haritza Eibarren aurkako partidua galdu du eta laugarren postura erori da. Animo mutilak, bi jardunaldi falta dira, altxa burua!!

Ttakun Taberna Pulpoko neskak Zarautzen Euskadiko finalean izan dira, hiru partidutik bakarra irabazi dute baina maila altua erakutsiz, hirugarren postua lortu dute. Euskadiko hirugarrenak, etzeate makalak!! Espainiako fasera joateko txartela ere lortu dute. Zorionak neskak!!

Infantil mailan, mutilak partidua galdu dute eta neskak irabazi, bigarren postua ondo mantenduz.
Alebin mailan partidu denak irabazi dituzte gure neska/mutilak. Arrobi bikaina dator!! Aupa Pulpo!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide