Ttakun Taberna Pulpo taldea Euskadiko hirugarren

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mar. 26a, 07:59

Zarautzen ospatu den Euskal ligako azken fasean Ttakun Taberna Pulpo taldeak hirugarren postua lortu du.

Ttakun Taberna Pulpok Euskadiko ligan sailkapena lortu ondoren, Zarautzen aste bukaera honetan ospatu den Jubenil nesken mailako Euskadiko Txapelketako azken fasean parte hartu dute. Ttakun taberna Pulpok honako emaitzak lortu ditu:

Martxoak 23, ostirala:
Tecnifuelle Elgoibar 21- Ttakun Taberna Pulpo 20

Martxoak 24, larunbata:
Lacturale Bera Bera 26 - Ttakun Taberna Pulpo 27

Martxoak 25, igandea:
Ttakun Taberna Pulpo 21- Aiala ZKE 23.

Euskadiko Txapelketaren sailkapena:

1- Tecnifuelle Elgoibar
2- Aiala ZKE
3- Ttakun Taberna Pulpo
4- Lacturale Bera Bera

Zorionak Neskak!! Handiak zeate! Orain Espainiako fasea prestatzera!!
Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide