Pulpo Eskubaloiko emaitzak aste santuko txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 2a, 09:02

Aste santutan Corrales, Agreda eta Iruñean parte hartu dute Pulpo Eskubaloiko taldeak

Pulpo Eskubaloiko taldeak Corrales, Agreda eta Iruñean parte hartu dute aste santuko oporretan, alebin eta infantil mailetan. Guztira zortzi talde izan ditugu, honela banaturik:

Corralesen ostiral santuan 2008 eta 2009 urtean jaiotako hiru talde joan ziren Pulpok antolatutako autobusean, bertan partidu eta jolasak betetako eguna izan zuten.
Corralesko txapelketan alebin mailako nesken bi talde eta mutilen talde bat izan dugu.

Iruñeako Anaitasuna klubak antolatzen duen txapelketan Kalari Pulpo eta Edu Optika Pulpoko infantil neskak eta Zarazpe Pulpoko infantil mutilak parte hartu zuten.

Agredan Galdona Pulpoko infantil neskak eta Zalla Taberna Pulpoko infantil mutilak izan ditugu. Bi taldeak txapelketa bikaina burutu dute, Agredako txapelketa lortuz. Zorionak neska/mutilak!!

Agredako Txapelketako nesken artean jokalari onena Galdona Pulpoko Awa Diouf atezaina izendatu dute. Zorionak Awa!!

Harrobi bikaina dugu, Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide