San Telmoetan ospatu diren Pulpoko emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 7a, 19:58

San Telmo bete betean ospatu diren partiduen emaitzak:

Lau partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek San Telmoko aste bukaeran, hiru garaipen eta partidu bat galdu dutelarik.

Labarra Taberna Pulpoko seniorrak derrigorrez irabazi beharreko partidua zuten lehen postuetan mantentzeko, eta hala lortu dute.

Euskal Ligako partidu zaila zuen Canterias Dominguez Pulpoko kadete mutilak eta hauek ere garaipena lortu dute Elgoibarren aurka. Emaitzak falta dira oraindik, baino finalerako sailkatzeko borrokan daude. Animo mutilak!!

Euskal ligan ere Trapaia Tabernako Kadete neskak garaipen ikaragarria lortu dute, talde erdiarekin etorri den Kukullagaren liderraren  aurka. Oraindik finalerako sailkapena lortzeko lehian daude, azken partidua irabaziz gero lortu dute!! Aupa neskak!!

Foru Aldundiko torneoko Garajes Axiri Pulpoko kadete neskak galdu egin dute Eibarren aurka.

Orain ondo pasa eta gozatu San Telmoak!! Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide