Trapaia Pulpok Euskadiko 4ko finala jolastuko du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko api. 27a, 08:05

Hemen dituzue Pulpo Eskubaloiko taldeen partiduak:

Aste bukaera luze honetan Pulpo Eskubaloiko taldeek hamairu partidu jolastuko dituzte, horietatik bost Zumaian izango dira.

Larunbatean hiru partidu izango ditugu, goizean kadete eta infantil mutilak eta arratsaldean Jubenil mutilak izango ditugu.
Igande goizean Infantil mutilak eta alebin neskak Lubakin jolastuko dute.

Aipatzekoa Trapaia Taberna Pulpoko kadete neskak Etxebarrin Euskadiko 4ko finala jokatuko dutela aste bukaera honetan. Lehen partidua ostiralean izango da, arratsaldeko 18:00tan Kukullagaren aurka. Larunbatean 16:00tan Zarautzen aurka izango ditugu eta igandean 10:00tan Elgoibarren aurka. Aupa neskak!!

Baita ere aipatzekoa Galdona Burdindegia Pulpoko Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketaren finalaurrekoa jokatuko dutela Zarautzen aurka Irungo Artalekun. Animo neskak!!

Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide