Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko mai. 20a, 20:07

Maiatzak 18-19 eta 20ko aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeen emaitzak:

Emaitz aldetik nahiko txarra izan da astebukaera Pulpo Eskubaloiko taldeentzat. Zazpi partidutik bi irabazi eta bost galdu dituzte.
Jubenil neskak eta mutilak kopako txapelketa porrot banarekin amaitu dute. Hala ere Zorionik beroenak, oso denboraldi bikaina burutu bait dute. Mutilak Euskal Ligara sailkatuaz eta neskak Euskal Ligako hirugarren postua eta Estatuko fasean parte hartuz. Zorionak neska/mutilak!!

Kadete mutilak garaipena lortu dute Gipuzkoako Kopan. Oraindik bi jardunaldi falta zaizkie kopa amaitzeko eta hirugarren doaz. Aupa mutilak!!

Kadete neskak La Rocan izan ditugu Estatuko txapelketaren faseko lehian, lehen bi partiduak galdu dituzte eta azken partidua garaipen batekin lortu dute fasea eta denboraldia amaitzea. Zorionak zuei ere neskak!!

Infantil mutilak ere porrota izan dute Tolosaren aurka.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!



Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide