Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urr. 5a, 00:15

Pulpo Eskubaloiaren 4. jardunaldiaren ordutegia:

Aste bukaera honetan hamabi partidu jokatuko dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, bost partidu Zumaiako Lubaki kiroldegian izango dira. Larunbat goizean kadete mutilak ligako partidua izango dute eta Infantil mutilak lagunarteko partidua izango dute.

Larunbat arratsaldean Labarra Taberna Pulpoko Seniorrak ligako estreineko lehen partidua Bidasoa taldearen aurka izango dute Zumaian.

Igande goizean Infantil mailako neskak lagunarteko bi partidu izango dituzte Zarautzen aurka.

Euskal ligako Jubenil eta Kadete mutilak Elgoibarren eta neskak Kukullagan izango dira, partidu zailak eta lehiatuak izango dira.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!



Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide