Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko urr. 21a, 23:43

Urriak 20 eta 21 eko aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek lortutako emaitzak:

Aste bukaera gazi-gozoa izan dugu gure taldeentzat, hamabi partidu jokatu eta sei garaipen, berdinketa bat eta bost partidu galdu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek.

Senior mutilak gol batengatik galdu dute Zumaian ospaturiko partiduan. Oraindik garaipena ez dute ezagutzen, baina esperantza beti izango dugu. Animo mutilak!!

Euskal Ligan ere emaitz txarrak izan ditugu, jubenil eta kadete mutilak bina porrotekin itzuli dira Usurbildik. Neskak behintzat berdinketa lortu dute kadete mailan Bera Beraren aurka.

Gipuzkoako ligan emaitzak hobeak izan dira, kadete mutilak, kadete neskak eta infantil mutilak garaipena lortu dute.
Infantil nesketan bi garaipen eta partidu bat galdu dute. Harrobia gogor dator!! Aupa gure neska/mutil gazteak!!

Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide