Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko aza. 9a, 07:39

Azaroak 10 eta 11ko aste bukaerako partiduen ordutegia:

Pulpo Eskubaloiko taldeek 10 partidu izango dituzte aste bukaera honetan.
Lau partidu ikusgai izango ditugu Zumaiako Lubaki kiroldegian, larunbat goizean Kadete eta infantil mutilak izango ditugu eta igande goizean Euskal Ligako Jubenil eta Kadete nesken bi partidu izango ditugu.

Senior mutilak Zarautzera doaz lehen garaipenaren billa, derby lehiatua eta estua izango da.
Euskal Ligako Jubenil eta Kadete mutilak Irungo Bidasoaren aurka lehiatuko dira. Kadete neskak Usurbilen izango dira eta Infantil neskak Donostian eta Irunen.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide