Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2018ko aza. 29a, 23:42

Abenduko lehen aste bukaeran Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia:

Pulpo Eskubaloiko taldeek 12 partidu jokatuko dituzte larunbat eta igandean. Zumaiako Lubaki kiroldegian Eskubaloi festa izango dugu, 9 partidu izango bait ditugu:

Larunbat goizean infantil mutilen bi partidu izango ditugu, arratsaldean beste hiru, kadete neskak eta mutilak eta arratsaldeko 19:00tan senior mutilak.

Igande goizean 4 partiduz gozatzeko aukera izango dugu eta lehen partiduan Alebin nesken derbya; Pulpo A eta Pulpo B alkarren aurka izango ditugu. Ondoren infantil nesken partidua izango dugu.
Jarraian Euskal ligako bi partidu; Kadete eta Jubenil neskak itxiko dute jardunaldia. Zaleen beroa sentitu nahi dute gure gaztetxoak!! Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide