Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Pulpo Eskubaloiko taldeen 2019 urteko lehen emaitzak:

2019 urtea makal hasi dute Pulpo Eskubaloiko taldeak, 13 partidutik 4 irabazi, bat berdindu eta 8 galdu dituzte.
Senior mutilak etxean jokatzen zuten baina ezin garaipena lortu.
Euskal ligan jubenil mutilak galdu egin zuten, kadete mutilak berdinketa eta gaur etxean jokatu duten Jubenil eta kadete neskak ezin izan dute garaipena lortu.
Gipuzkoako ligan kadete mutilak galdu egin dute, neskak aldiz garaipena lortu dute.
Infantil mutiletan garaipen bat eta porrot bat, neskak bi garaipen lortu dituzte, baina Kalari Taberna Pulpoko neskak bi partidu izan dituzte eta biak galdu. Aupa neska/mutilak!!

Aupa Pulpo!!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide