Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko urt. 18a, 11:24

Urtarrilak 19 eta 20ko larunbat eta igandean izango ditugun partiduen ordutegia:

Aste bukaera honetan 15 partidu izango dituzte Pulpoko taldeek, 7 partidu Zumaian izango direlarik.
Larunbat goizean infantil eta kadete nesken bi partidu izango ditugu.
Larunbat arratsaldean Euskal ligako kadete eta jubenil mutilen partidu interesgarriak izango ditugu Lubakin.
Igande goizean, jardunaldia amaitzeko, alebin nesken partidu bat eta infantil nesken bi partidu izango ditugu.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide