Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko ots. 24a, 23:52

Pulpo Eskubaloiko taldeek honako emaitzak lortu dituzte otsaileko azken aste bukaeran:

Pulpo Eskubaloiko taldeek jokatu dituzten partidu erdiak irabazi eta erdiak galdu dituzte.

Senior mutilak Zarauztarren aurkako partidua irabazi egin zuten, azken postuetatik aldenduz.

Euskal Ligako jubenil mutilak partidua irabazi zuten, neskak aldiz partidua gol batengatik galdu!!

Euskal ligako kadete mutilak ere garaipena lortu zuten.

Gipuzkoako ligako kadete neskak bi partiduak irabazi egin zituzten.

Infantil mutilak partidu bat irabazi eta bestea galdu, infantil neskak hiru partiduak galdu dituzte.

Alebin mutilak garaipena lortu dute eta alebin neskak bi partiduak galdu.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide