Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia

Inauteriak direla eta, partidu gutxi izango dituzte Pulpo Eskubaloko taldeek, baina goi mailakoak.

Soilik 4 partidu izango ditugu, 2 kanpoan eta 2 Zumaian. Zumaian izango diren partiduak Euskal Ligakoak izango dira:

Larunbata, martxoak 2, arratsaldeko 16:30tan Jubenil neskak Elgoibarren aurkako partidua izango dute Lubaki kiroldegian.
Ondoren, arratsaldeko 18:15tan Jubenil mutilak Urdulizen aurka neurtuko dira.

Senior mutilak Urnietan izango ditugu eta Euskal Ligako kadete mutilak Errenterian.

Muskiz Eskubaloiko kadete nesken taldeko Iraide Martin jokalariaren heriotza dela eta, partidu guztien aurretik minutu bateko isilunea egingo da. Goian Bego.

Pulpo Eskubaloia


Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide