Pulpo Eskubaloiko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko mar. 21a, 23:01

Pulpo Eskubaloiko taldeek izango dituzten partiduen ordutegia:

Aste bukaera berezia dator Pulpo Eskubaloiarentzat, izan ere ligako partiduez gain, Txikixa Taberna Pulpoko jubenil mutilak Euskadiko 4ko finala jokatuko dute Usurbilko Oiardo kiroldegian. Ostiraletik igandera hiru partidu izango dituzte Zarautz, Usurbil eta Tolosaren aurka. Aurrera mutilak!!

Zumaian lau partidu izango ditugu, larunbat goizean infantil neskak eta mutilak partidu bana izango dute. Arratsaldean Senior mutilak izango ditugu Lubakin.

Igande goizean karteletik kanpo beste partidu bat izango dugu Lubakin, Pulpoko 2. urteko alebin neskak lagunarteko partidu bat izango dute goizeko 11tan. Ondoren, 12:30tan Euskal ligako kadete mutilak izango dute partidua.

Gaur ospatu du Kalari Pulpok atzeratuta zuen partidua Tolosaren aurka. Emaitza: Kalari 18 - Tolosa 19

Aupa neska/mutilak!! Aupa Txikixa Taberna Pulpo!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide