Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko mar. 24a, 22:38

Pulpo Eskubaloiko taldeek honako emaitzak lortu dituzte.

13 partidu jokatu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek, 8 garaipen, berdinketa bat eta 4 partidu galdu dituzte.

Senior mutilak garaipena lortu dute, 8. postua mantenduz.

Euskadiko ligan 3. postua lortu du Txikixa Taberna Pulpoko jubenil taldeak. Lehen partiduan Tolosaren aurka berdindu, bigarren partiduan txapelduna izan den Usurbilen aurka galdu eta azken partiduan Zarautzen aurka irabaziz, txapelketa izugarria burutu dute!! Zorionak taldeari eta Xabier entrenatzaileari!!

Euskal ligako kadete mutilak garaipena lortu dute, aldiz, gipuzkoako ligako kadeteak partidua galdu dute.

Kadete nesken bi taldeak garaipena lortu dute.

Infantil mutilen bi taldeak garaipen bat eta porrot bat lortu dute. Aipatzeko Zarazpe Pulpok partidurik ez duela galdu eta lidergoa mantentzen dute amaierako Fasean. Aupa mutilak!!

Infantil nesketan partidu bat galdu eta bi irabazi dituzte.

Aupa neska/mutilak!! Aupa Pulpo!!





Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide