Asteburuko partiduen ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko api. 4a, 17:54

Asteburua partiduz beteta dator.

Asteburu honetan Pulpo-ko taldeek 15 partidu jolastuko dituzte eta batzuk garrantsi haundikoak. Trapaia taldekoa jakinda, gure senior mutilen taldeak denboraldiko partidu garrantsitsuena du igandean Lubakin mailari eusteko. Goizeko 11:30tan izango da Ormaiztegiren aurka. Bete dezagun Lubaki gure mutilei animatzeko!!!
Bestetik, Garaje Axiri-ren neskek larunbatean 16:00tan Leizaran Urdinaren aurka Federazioko trofeoa irabazi dezakete. Aurreko astean 9 golen diferentzia lortu zuten eta dagoeneko eskutetan dute trofeoa. Animo eta zorte on neskak!!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide