Udako torneoan Bidasoa Irun eta Liberbank Cantabria Sinfinen arteko partida

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2019ko abu. 8a, 08:38

Pulpo Eskubaloiak antolatuta, Asobal ligako Bidasoa Irun eta Liberbank Cantabria Sinfinen arteko partida izango dugu Zumaian.

2019ko Udako Torneoa abuztuaren 17an, larunbata, arratsaldeko 19:00tan ospatuko da. Bertan Asobal ligako bi talde izango ditugu; alde batetik Asobal ligan 2. sailkatu zen Bidasoa Irun, eta bestetik 11. sailkatu zen Liberbank Cantabria Sinfin taldea.Lehen mailako bi taldeen arteko lagunarteko partidu ikusgarria izango da zaletuentzat.

Zumaiako zaleentzat Kauldi Odriozola (Bidasoa Irun) eta Ander Torriko (Liberbank) zumaiar jokalariak aurrez aurre ikusteko aukera ederra izango da.

Sarrerek bazkideentzat 3€ eta gainerakoentzat 5€ ko salneurria izango dute. Sarrerak aurrez jarriko dira salgai, datak baieztatuko ditugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide